Zarpil...

geure bizitz zarpilla letz,

zarpil elorria,

bere betiko samin zaarraren,

bere karraxia.

 

Arkaitzean,

geure bizitz zarpilla letz,

bigurri ta nabar,

arrats-beerako laru aurrean,

lander eta bakar.

 

Lander eta bakar,

zarpil,

bere biziko zarraski,

milla naigabek ondamendua,

ez lora bat et'ez orri,

etsi, t'ezin etsi,

lakar t'errukarri,

apal ta urratu, joran ta larri,

arkaitzeko antsi,

samin zaarraren betiko erpe

tartean, bigurri,

neguko elorri,

gorri ta laborri,

geure bizitza zarpilla legez,

zarpil maitagarri.

 

 

 

© Bitoriano Gandiaga

 

 

"Gandiagaren poemak bere ahotsez" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus