Agenda
Alberto Ladronek
Arotzaren eskuak liburua
aurkeztuko du
martxoaren 23an (osteguna)
12:00etan Iruñeako Xalbador liburudendan. Aurkezlea: Patxi
Larrion. Argitaldaria: Elkar.
Jon Maiak
Ni bi mundutakoa naiz hitzaldia
eskainiko du
martxoaren 23an (osteguna)
18:00etan Manu Robles Arangiz institutoan (Barrainkua 13) Bilbon.
Eta azkenik,
Nagikeria profitatuko du
Harkaitz Canok
martxoaren 23an (osteguna)
19:00etan Eskoriatzako HUHEZIren fakultatean.
Bihotz Bakartien Klubak
Arrakalak
errezitala egingo du
martxoaren 23an (osteguna)
20:30etan Bilboko San Inazioko Kabian.
Martxoaren 27an (astelehena)
20:00etan Igorreko institutoan errezitaldi bera eskainiko dute.
Eider
Rodriguezek
Eta handik gutxira
gaur ipuin liburuaz jardungo du
martxoaren
24an (ostirala)
20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Luzien Etxezaharretak
Ipar Euskal
Herriko idazleen ekarpena euskal literaturari izango du
aztergai
martxoaren 28an (asteartea)
18:30etan Uztaritzeko
Hitzak mintzo
gaualdien baitan. Ostean Kattalin Totorikak eta Miren Aranburuk bertako
egileen testuak irakurriko dituzte.
Castillo
Suarezek
Bala hutsak poesia
liburua aurkeztuko du
martxoaren
30ean (osteguana) 11:30etan Donostiako Bilintx
liburudendan.
Primo Leviren
Sistema periodikoa (Alberdania)
izango dute hizpide
martxoaren 30ean (osteguna)
20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.
Koldo Izagirrek
Greenwichekoa ez da meriadiano
bakarra solasaldia eskainiko du
apirilaren 6an (osteguna )
20:00etan Larrabetzuko kultur etxean.