Jose Luis Otamendiren Zainetan
murrailak
Bihar helduko natzaizu / goiza
urratzera / gaua orraztera ene eskuekin / Bihar helduko natzaizu / pena
ehizatzetik / laztan ikastetik zure behakora. Bihar gabe,
aspaldi iritsia da
Jose Luis
Otamendi irakurleengana.
Zainetan
murrailak bere hirugarren poema liburua izan zen, Susa
argitaletxearekin 1987an argitaratua. Orain osorik eskaintzen dizugun
liburu honetako poema batzuk gainera, entzun ere egin daitezke,
idazlearen ahotsetik.
Roland Barthesen Soud-Ouesta
1980ko martxoaren 25ean, orain
25 urte, zendu zen
Roland Barthes
idazle eta kritikaria. 1915ean Cherbourgen jaioa, Baionan hazi zen
Barthes 1924an familia Parisera aldatu zen arte. Hizkuntzaren eta
literaturaren pentsamenduan eta semiotikan aditua, bere teoriek
eraginik izan zuten idazle askorengan. Fikzioan ere jarduna,
saiogintzan egin zuen ekarririk handiena. Bere haurtzaroko Euskal
Herria gogoetagai duen Roland Barthesen testu interesgarria euskaratu
digu,
Literatur Emailu
honetarako, Koldo Izagirrek:
Sud-Ouestaren argia. 1977an
L'Humanitén atalka
agertutakoa, ondoren
Incidents
liburuan bildu zen.
Euskaraz, bestalde, bere testurik esanguratsuenetako bat,
Testuaren atsegina/Idazkuntzaren zero
gradua, irakur daiteke, Juan Garzia Garmendiak euskaratua eta
Pentsamenduaren Klasikoak bilduman 1991n argitaratua. Osorik irakur
daiteke bildumaren
Klasikoak.com gunean.
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna
Aberri Egunarekin suertatu da
aurten
martxoaren 27a,
Antzerkiaren Nazioarteko eguna, mundu osoan ospatzen duguna. Aurten
Ariane
Mnouchkine Théâtre
du Soleil konpainiako kideari egokitu zaio nazioarteko manifestua
idaztea. Gurean Harkaitz Canok
euskaratu eta Literatur Emailuaren
bitartez hedatzen dugu. Aspaldiko urteotan, Susa argitaletxeak
manifestuak euskaratu eta sarean eskuragai jarri ditu.