Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

  • Aberri Eguna da gai nagusia. Barruan erreportaia luzea ospakizun horren historia egiten duena, eta baita editoriala ere: «Aberri Eguna bere buruaren jabe ez den herriaren eguna da. Ez da garaipen eguna. Ez da bere buruaren jabe izatea lortu duen herriaren eguna. Bere buruaren jabe izan nahi duen eta izateko eskubidea duen herriaren eguna da. Zapaldutako herriaren eguna da».

  • Nekazarien protestak jaso ziren artikulu banatan, bat Euskal Herrikoari buruzkoa eta bestea Estatuari buruzkoa. «Azken 10 egun hauetako burrukarik gogorrenetako bat Estatu guztiko eta Euskadiko nekazarien burruka izan da. Zazpi egun egon dira greban, eta nahi zutena ez badute lortu ere, positibotzat jotzen dute». Hauxe zen nekazarien eskaera: esnearen prezioa 21,50 pezetara igotzea.

  • Ibargutxiren erreportaia Nafarroako udalen egoera bereziari buruz: «Badira oraindik zenbait gauza desberdin Nafarroan. Gipuzkoar edo bizkaitar batek ez zuen sinetsiko Nafarroan bere ateak irekitzen ez dituzten udalak daudenik. Baina hori egia da. Erribera aldean, batez ere, plenoetatik ezin dezake agertu jendeak».

  • Aurreko asteetan bezala, Valladolideko Euskal Biltzarreko Euskara Tekniko Taldeak zientzi dibulgaziozko artikulua argitaratu zuen: «Lesio nerbiotsuak».

  • Sinatu gabeko artikulua liburugintzari buruzkoa: banaketa, salmenta, prezioak... «Lagun batek komentatzen zidan lehengo batetan, ez duela azken sei hilabetetan euskal libururik irakurri, eta ez gogo faltaz, ez, oso garestiak zirelako baizik. Eta nolabait, gaur liburudenda batetara joatea bidaia izugarria da, libururen bat erosteko asmotan joaten bada ere». Adibide batzuk ematen ziren, adibidez: «Euskara batua zertan den», 500 pezeta; «Oinarri bila», 400 pezeta...

  • Ilemotzek sinatutako artikulua, sariketa literarioen kontra.

  • Pello Esnalen bertsoak: «Soldadu ekarri naute (Inoiz nireak izango ez diren bertsoak)»
                Nola mozkorrak zenbait herritako plazan
                noraezean gabiltza ur galduen antzan,
                turuta arrotzak jotzen duten zera dantzan,
                inoiz gure airera hasteko esperantzan.

 

 

Zeruko Argia
779. zenbakia
1978-03-26

  Gure pertsonaia pertsonalaren pertsonaltasuna