Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

  • Lemoizko zentral nuklearraren aurka egindako ibilaldiak bereganatu zituen azala, erreportaia luzea eta editoriala: «Herriak ez du parregiterik nahi. Agintariei eta Iberduerokoei kontuak eskatzen hasi da, baina ez orain, aspaldi baizik. Energia beharrezkoa dugula eta herrialderik aurreratuenetan nuklear energiaz baliatzen direla esatea, ez da aski. Zein industri motarentzat behar dugun, zenbat eta nolakoa behar dugun jakin nahi luke herriak».

  • Xabier eta Albertok «Hutsunea» izeneko gutuna: «Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriak astekari honetan egiten zuten lanaren agerpenik azkeneko zenbaki hauetan ez azaltzeak, argitasun bat eskatzera bultzatu gaitu. Gure iritziz, bi tipo hauen lanak kojonudoak ziren, alde guztietatik begiratuta. Irakurtezerrak eta gustagarriak, esan nahi handikoak eta mamitsuak ere bai, egungo giza mogimenduarentzat».

  • Antton Olariagaren «Mozorrozko» komikiak ere Lemoizkoari heldu zion:



  • «Txano Gorritxo», Joseba Sarrionandiaren artikulu fikzionatua ipuin tradizionalen errebisio pornografikoei buruz.

  • «Zineaz lau ohar», Sarrionandiarena hau ere: film pornografikoen S ezaugarria, «Star wars», «Last tango in Paris», eta «Novecento».

  • Zaldubiren bertsoak Lemoiz zentral nuklearrari buruz:
                Iberdueroren akzio gehienak
                begira zeintzuk dituzten:
                Ybarra, Oriol, Urkijo, Berge,
                eta horrelako beste,
                Euskal Herria maite dutenik
                ez dut batere sinesten,
                herrian bizkar puztu bait dute
                beren altxorra hainbeste!

 

 

Zeruko Argia
778. zenbakia
1978-03-19

  Gure pertsonaia pertsonalaren pertsonaltasuna