Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

  • Azala eta editoriala laster egitekoak ziren udal hauteskundeei buruz: «Jendearen egiteko guztia ordezkariak aukeratzea baldin bada, demokrazia nahiko hutsa geratzen da. Talde bakoitzean, elkarte bakoitzean, hauzo, herrixka, lantoki eta hirietan pertsona bakoitzak eritziak ematerakoan eta erabakiak hartzerakoan parterik hartzen ez badu, demokraziak, izenik baino gehiago ez du».

  • Maximo Aierbe eta Juan Mari Olano, Iruñean atxilotuak.

  • Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriaren artikulua «euskal idazlea / escritor vasco» eztabaidaren inguruan.

  • Ibon Sarasolaren «Hitz bitan» sailean, "itxi" eta "hertsi"ren arteko auzia.

  • Lehen aldiz hiztegia dakar aldizkariak, 75 hitzez osatua.

  • «Ikusi-makusi» sailean, Juan Chillidaren marrazkia:



  • Joxe Mari Aranalderen kronika Joxe Joakin Mitxelena bertsolariari Donostiako Baldan egindako omenaldiaz.

  • Oskorrik argitaratutako bigarren LPa («Mosen Bernat Etxepare 1545») dela eta, elkarrizketa taldekoekin.

  • Ibon Sarasolak kaleratutako «Joan eta Ane zigarro bat erretzen» narrazioari iruzkina egin zitzaion agendan: «... irakurtzekoa, euskaraz faltarik gabe irten den lehen izkribua baita. Historikoa».

  • J.L. Davanten koplak, «Nafartarrak gara gu ere» izenekoak:
                Altxa zaharren legia,
                Antola Foru berri:
                Libre dagola Herria,
                Denentzat haizu bizia.
                Borrokan baita guzia,
                Baturik gaiten abia!

 

 

Zeruko Argia
771. zenbakia
1978-01-29

  Gure pertsonaia pertsonalaren pertsonaltasuna