Anabitarte'tar Agustin idazle argitsuari
Aspaldidanik Euskal-ibargi
naro bat arkitu-zale
erabili naun atsal bizia
aseki orain, gozartze...
Oyana-zear zure ibargira
eldu naiz-ta lengo neke
guziek laster arindu zaizkit;
zabalde au izan ere
loretsu dager; emen «Usauri»,
emen ikuspegi maite,
txit oparo zuk argiz yantzia;
emen gaur bideko nere
pardela utzi det, ta usoek egaz
bigunki goxatu naute.
Usauri ontan luzaro maizter
izango nazu, t'abesle.
«Usauri», Anabitarte'k idatzitako bigarren edestizun aipatua
oyana-zear, a través del bosque.
atsal, anhelo, deseo vehemente.
|