YA SABES MI PARADERO
1.
Eskribicen badustazu
Ba dakizu nun nagoan
Infernu labanagoan
Deabruaren agoan.
2.
Madarikatu ginuan
Manera ezagunean
Jaio ginan egunean
Ta kantacen dogunean.
3.
Egarrie kenduteko
Daukedaz mila edurte
Baso bete metal ur te
Hogetabost pake urte.
4.
Beocez maitatu beot
Ene amacho laztana
Titia emo ustana
Isilceko diostana.
5.
Egia lacik kantacen
Hemen ez naiz atrebicen
Hortako ez dot zerbicen
Eta ditut eskribicen.
6.
Basurtun izan ziraden
Eroriak alemanak
Heriocea emanak
Hilerrira eramanak.
7.
Bilbaon ba dagoz bandera
Gorri eta beilegiak
Halan dinosku begiak
Garala epelegiak.
8.
Bilbaon ibilceagatik
Ez nuen galdu bernikan
Orain ez dut ezer nik han
Hil ninzelako Gernikan.
9.
Eskribicen badustazu
Ba dakizu nun nagoan
Infernu labanagoan
Deabruaren agoan.
© Gabriel Aresti
www.susa-literatura.eus