KEJA ETA PROMESA
KEJA
Gizona pobre edo aberax
Beti dabil afanean
Bizi-modua galcen duela
Alferrikako lanean
Pena ta mina berdin diola
Barauan eta janean
Ez dakiela zer den mundutik
Sakanacen danean.
PROMESA
Ez naiz kejatu nire denporan
Ez dut egundo esan ai
Zeru azpiko aldian ez dut
Inoren kalte izan nai
Hurbildu behar nacaie bide
Zuzenetik doazanai
Sufricen duen gizonarekin
Gertatu behar naiz anai.
© Gabriel Aresti
www.susa-literatura.eus