2002ko irailak 21

ULERTZEN EZ DUDANA

 

Deus gutxi da ulertzen ez dudana,

gero eta kontu gutxiagok egiten dit ihes,

aski argi baitago dena azaldua egunkarietan.

 

Deus gutxi da ulertzen ez dudana.

Baina gero eta gutxiagorako balio dit ulertzeak.

Ez dakit ulertzen den.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus