Injustiziak mendekuari dei egiten dio. Paddy Rekalderen bigarren nobelako gertakariak Bilbon jazotzen dira ostiral batez. Joxan boxeolari ohia Coruñatik Bilbora itzuli da aitaren hiletara. Joxanek badu beste egitekorik: lagunei
bisita, iraganeko kontu ilun batzuk argitu...


Bernat Etxepare, lehen euskal liburua argitaratu zuen hura bera da nobela honetako Beñat Dardo. Azkenekoz Garazin preso egon zenetik, liburua Morpainen Bordeleko inprimategira eraman artekoak kontatzen dira hemen; baina baita ere gaztetako kontuak, Martin Bereau kartzelazainak arretaz aditzen dituenak.


Sekula ezer erre ez dugun erretzaileok ez dugu erretzeari uzteko ametsa alde batera utzi. Kerik gabeko eremu inposible bateko istorio arruntak dituzu liburu honetakoak. Jon Alonsok bisturi batekin bezala idatzi ditu hamahiru narrazio hauek.


USAko kontakizunak dituzu Edorta Jimenezen hauek. Idazleak 2002 eta 2005 urteetan Kalifornia, Nevada eta Idaho-ra egindako bidaietan ezagututako jendeen bizimodua erretratatzen du: Renoko unibertsitateko giroa, mormoien festa egunak... baina batez ere Paiute eta Ni Mi Pui indigenen kezkak eta sinesmenak.


Poema, kantu eta asmakizunen bitartez istorio oso bat kontatzen digu Koldo Izagirrek: alabaren jaiotza, ondoren eskolatzea, gero nerabezaroa... eta azkenik gurasoen eskuetatik askatzea. Gurasoaren poemak dituzu “Rimmel” liburukoak, haur eta gazte nagusioi eskainiak.


Berria egunkarian idatzitako artikuluen antologia da “Hizlandia”. Egunero euskaraz idatziz informatzearen zailaz eta ederraz dihardu. Kazetarien ohiturak eta akatsak, asmazioak eta “hiztripuak” agerian jartzen ditu, ohar beti bereziekin. Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da Aranbarriren artikulu bakoitza.

 


Kartzelan idatzitako kronika bilduma bat duzu “Errotarria”, 1936ko gerratik gaur arteko errepresioaz eta espetxeaz eta deserriaz diharduena: aldizkarietatik, liburuetatik, gutunetatik, argazkietatik ekarritako testigantzak. Etenik gabe biraka ari den herri baten harri handia da “Errotarria”: libertateari eskainitako kantu errimea, eta haren ukazioa.

Mixa gaztea da Pablo Sastreren nobela protagonista. Langabeziako diru laguntza galdu nahi ez badu, inserzio soziolaboraleko programa batera lotu beharko du derrigorrez: formazio aldi bat aurrena, frogazko lan aldi bat gero... Baina Koska adiskideak asmo tentagarriago bat badu!