|
|
"Harresi ostean pareta" Erramun Landa / Koldo Izagirre (grabatuak / poemak) 36 orrialde |
Zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak dira hauek. amukoak bildumako liburuak doan jasoko dituzu Susaren web guneko dendan erositako liburuekin batera. Ondoko testua liburuko pasartea da. | ||
Ehun itzal
eskua geroan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon honen ondarea
bihotza beroan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon honen ondarea
lepoa eroan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon honen ondarea
txarrantxa lepoan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon honen ondarea
© Erramun Landa / Koldo Izagirre