|
|
"Amodio gaiztoen liburua" Pako Aristi (poemak eta narrazioak) 40 orrialde |
Zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak dira hauek. amukoak bildumako liburuak doan jasoko dituzu Susaren web guneko dendan erositako liburuekin batera. Ondoko testua liburuko pasartea da. | ||
Gogoeta
Larrua jotzeagatik bakarrik zenbat neskari esan ote dizkiot komeni ziren hitzak, eta zenbat aldiz begiekin eman ote diot egia-itxura hitz haien gezur nabarmenari.
Larrua jotzeagatik bakarrik zenbat maitasun hondatu ote dut euren eztia agertzeko denborarik eman gabe, eta zenbat aldiz bilakatu ote naiz begirada abegikorren iheslari lapur koldarraren lorratzetan.
Larrua jotzeagatik bakarrik zenbat hizketaldi txorotan degradatu izan ote dut nire sentiberatasuna, eta zenbat bular, alu eta ipurditan hondoratu ote dut neskek eskaini nahi zidaten samurtasuna.
Errukarriak zirelako haiek euren sinismenaren inozotasunean jotzen nuen larrua nik, plazerraren azken dardaretan ukatutako haien bizi-nahiaren hutsuneak gero ni bihurtuko ninduela errukarri askorik jakin gabe.
|
© Pako Aristi