|
|
"Euskalduna revisited" Edorta Jimenez (poemak) 40 orrialde |
Zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak dira hauek. amukoak bildumako liburuak doan jasoko dituzu Susaren web guneko dendan erositako liburuekin batera. Ondoko testua liburuko pasartea da. | ||
Euskalduna revisited
Behiolako nasa eta baporak: horditurik datza hemen denbora eta likenez laru eta berde bedarrentzako aho berri dira harrien begiak. Erreka alboan, garabiak: iharturik eta lerden.
Historiak berton ditu eten horditurik bere hariak: odol-hautsetan doazen burdin-haragiak herdoilezko gernuetan ditu itsasoak edaten. Behiolako baporak eta nasa, zapatetatik hartu behar dut arnasa
ahoak egin dezan heiagora nora! harrien begietara, argiaren ahora, lerden iharturik saurioen metalezko hezurduretan beren bakardadean gaua zaintzen duten garabien itzaletara.
(Euskalduna gure esklabu samak betirako suz eta burdinez markatu dituzun eraztuna)
|
© Edorta Jimenez