|
|
"Poema politikoak" Jose Luis Otamendi (poemak) 44 orrialde |
Zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak dira hauek. amukoak bildumako liburuak doan jasoko dituzu Susaren web guneko dendan erositako liburuekin batera. Ondoko testua liburuko pasartea da. | ||
amaituko ez den mende batetik gatoz soldaduen mendea izan da etxe orotako sukaldeak eta apalak garaikurrez beteak daude bataila bat da maitasun bakoitza arerioak ez dakusa arerioaren begirada auzo ilun bat, hodeiertza, eta lehertzen diren argiak urrunean bakardade kalkulatu bat zoriona bezala, desolazioari izen handia jartzeko joera bide galduetan ibaika doan jendea noraezean
sekulan amaituko ez den mende batean bizi gara maitaleak ezin du bere malkoetara bildu beti da norbait zelatan harri bat putzu bat horren esperoan zen soro bat besarkatzera egingo du xeraz mintzoko zaio ekaitzari eta negu minean gela hotz batean biluztuko da beragatik eta dagoeneko maite ezin duten haiengatik guztiengatik
amaituko ez den mende batean biziko gara beti
|
© Jose Luis Otamendi