Gizaeuropa
Gizaeuropa
1986, poesia
96 orrialde
84-398-7163-5
azala: Heuses
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Joseba Urizar
1964, Elorrio
 
 

 

Poema honetan agertzen diren izenak Herri Kelten borrokaldietan ibilitako heroiei dagozkie. Berau eta hurrengo hiru poemok, ahaidetzat ditugun keltoi eskeinirikoak.

 

ALDENDUAK

 

Beti izan gara atzera aldenduak:

 

(atzera Gruffydd.ekin

  Wales.eko bizkarretan,

  atzera O'Neil.ekin

  Erein.eko zelaietan,

  atzera Bruce.ekin

  Scottia.ko Highland.etan )

 

Aldenduak gaur ere, ifarraldeko

esmeralda ferdean barna, iraultza

industrial arrotzaren eraginez

                      aldenduak.