Gizaeuropa
Gizaeuropa
1986, poesia
96 orrialde
84-398-7163-5
azala: Heuses
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Joseba Urizar
1964, Elorrio
 
 

 

HORRATZULOA

 

Begira ezazu horratzuloan zehar

eguzki printzetan zamalkatuz

gameluak zeruko ateetan sartzen.

Horratz muturreko zuloan, ostera,

zoriona horiki barruratzen

zainetan, Berenice, zainetan.

TNT, bai, TNT.

Ez da halere siglen kontua,

usapalen hegalkera armoniotsuak

betetzen ditu goiz

ak eta aldeago eragiten arrats

aldeak, espazioa falta bait dute.

Sinagoga bait luketeen ai

rea errepara iezaiezu buruskako

txanotxo antzeko koroiei eta

esaidazu ez ote duzun rabin

o bat ikusten, beha horratzuloan zehar,

usapal guztietan rabino bat. Ele

fanteak zeruko ateetan ateoki

sartzen eta muturreko zuloan ler

dea-deus-horiki-horiki zainetara

isurtzen flash hormak gorri

tuz odolak. Tenploan sakrifizioa prest;

barran arnoa, Bertenice, eztarrietara.