Urte guztiak dira diferente
Zenbait egile
Urte guztiak dira diferente
Zenbait egile
1984, ipuinak
96 orrialde
84-300-9925-3
azala: Mendi
Urte guztiak dira diferente
Zenbait egile
1984, ipuinak
96 orrialde
84-300-9925-3
aurkibidea

Aurkibidea

Amodiozko istorio bat
Mikel Antza

Taxi baten agonia
Roman Utretx

Yuri Kakarin
Xabier Mendugurenowicz

Panterak parkearen jabe
Pello Lizarralde

Limosnatxo bat besamotzarentzat
Iņaki Uria

Azken asteartea
Gorka Setien

Amets belarrak
Iņaki Iņurrieta

Batetik bestera
Eneko Olasagasti

Erosi: 5,70

Aurkibidea

Amodiozko istorio bat
Mikel Antza

Taxi baten agonia
Roman Utretx

Yuri Kakarin
Xabier Mendugurenowicz

Panterak parkearen jabe
Pello Lizarralde

Limosnatxo bat besamotzarentzat
Iņaki Uria

Azken asteartea
Gorka Setien

Amets belarrak
Iņaki Iņurrieta

Batetik bestera
Eneko Olasagasti

 

 

«Behiok esan nien berriz, ederrak zarete
eta laket zait zuen ederra.
Ni, ordea, gizakume bat baizik ez naiz:
herriminez bizi nintzen hemendik urrun, eta ikus!
herri hau dela ta dut orain min...
»

BEHIAK, Jean Mirande (1951)

 

Xahalak ginen gu, edo zekorrak, garai hartan. Garrantzi gutxiko zerbait, azken finean. Xapaburuak baikinen. Inork ez zigun ezer galdetzen. Paisajearen beste elementu bat, beharrezkoa zioten guztiek, baina gure eritzia ezertarako kontuan hartzeke.

        Eta horrela, norbait hurbildu, eta gure saihetsean eskua pausatuz sentitzen genuenean, autobusetako eusleku sentitzen ginen. Beharrezko baina ez nahiko.

        Garai hartan belar musker eta mardula jateko ohitura geneukan. Behien elikadura bera bazkatzeagatik ere ez omen zen gure marrua besteena halakoa. Ahulago, ez zen besteena bezain urrun aditzen. Guri behintzat ez zigun inork deus komentatzen gure marruen kalidadeaz.

        Goiz batean gizon bat agertu zen sorora. Ez zen ohizko baserritarra, ez baitzizkien behiei betikoak esaten. Behiak, nobedadeak eraginda edo, bere baranoan etzan ziren. Eta hainbat urtetan bildutako jakinduriaz saiatu ziren gizon haren mina lasaitzen. O! guk ere bagenekien lurra borobila zela, baina galdetzen ez zigutenez... Apika ez genukeen behiek bezain dotore esango, baina gizon haren min sakona eta askotarikoa baretzeko adinakoa ikusten genuen geure burua.

        Prudentziak, zuhurtasunak agindutako distantziara aditu genuen elkarrizketa osoa. Eta gizon hura, gizadimen minez, mindun zegoelarik, behien erantzuna begirada izan zen. Ziuraski gizon hark farre algara handi, isil bat ikusiko zukeen haien begietan, bera ere farrez hasi bait zen. Eta belardian etzan haiekin. Harrez gero ez dugu gizon minberatu haren berri izan.

        Behi jakintsuak, jainkosa jakinminduak lurra benetan borobila den ikustera abiatu ziren orain zenbait une. Ez dira bueltan itzuli, eta beraien ausentzian guri tokatzen ari zaigu lurra borobila dela jakinaraztea gugana datozen bidaiari tristeei. Lurraren borobiltasun krudelaren ordez, begiradan farre algara handi, isil bat dibujatuz esaten diegu:

        — Zergatik min gizakumea? Urte oro da ezberdin. Eta beti dago etzateko aukera. Etzan belar gainean. Urte denak dira desberdin, urte guztiak dira diferente, esaten diegu dakigun modu guzitan. Esanaren esanez gu ere hurrengo urte baten esperantzan murgildu eta lurra borobila den konprobatzera ateratzeko arriskua baztertu nahiz, susara batek adarretatik buztanerainoko bidea egiten duen bitartean, eta oi! parkatu baina zezen eder bat ikusi dut alboko baratzean eta hara goaz.

 

SUSA