Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

HUTS EGINDAKO ARMISTIZIOA

 

 

negarrez zatoz

panpinarik kuttunena esku batean

bestean hanka mutilatua

“txikiegia da horrela hiltzeko

lagundu”

 

jolas-gelara eraman gaituzu

hatza luze erakutsi diguzu non jazo den

nabarmenak dira eztandaren ondorioak

ezin pausoa eman jostailurik zapaltzeke

 

guk elkarri begiratu diogu

urteak etxe honetako armistizioa sinatu zela

ezin azaldu nola gertatu den zer lehertu den

baina urduritzen hasia da nazioartea

 

lanak banatu ditugu

kirurgia konplikaturako hartu dizu umea

eta nik txaleko astuna jantzi dut

gela poliki-poliki jasotzeko

metal detektagailuaren laguntzaz