Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

DISTANTZIA

 

 

hilabeteak egunkaria irakurtzeari utzi geniola

errealitateari distantzia hartzea proposatu zenidan

mugikorrak entregatu genizkion elkarri

“mamorro berriaren garapen-kurbetan mareatu gabe

dena errazagoa izango da”

ixten ari diren enpresen kontaketa amaitu

itsasoak dakartzan itoengatik larritzeari utzi

urrun egon klima aldaketaren hurrengo erasotik

 

kafearen lurrinak sukaldea betetakoan

liburu bat irakurtzen dut gosaldu bitarte

edo txango bat bestela mendiko aldizkarian

gero zure aurpegian bilatzeko

lanera bidean izango dudan eguraldia

irribarre bat kausitzen badut ateri den seinale

 

dena den badakit

glaziarrak harrapatutako gorpuak agertzen hasiak dira

estuegia zait bero hau