Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

AZUKREA

 

 

Bakarrik Venezian

Bianca & Romeo

giltzarrapo eta guzti

Lorenzo & Fiorella

zubi guztietan labaindu nintzen

Gianna & Carlo

azukrea labainkorra da.

 

Ez al zen nahikoa lan

zubientzat

selfie-makiladun irribarre kariatuentzako

marko mainstream

bilakatu izana?

 

Sarraila batzuk ez dira

sekula zabaltzen.

Giltzak betiko galtzen dira,

edo ez ditugu topatu gura.

 

Praktikoagoa da

bizikleta estatikoarentzako

kandadua erostea.