Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

KLASE ERTAINA

 

            1

 

frakasorik gabe

hobeto biziko gara

glorian baino

 

klase ertaina

moderazioa da zure patua

iruzurraren eta abusuaren

galtzapeko bitartekotza

 

klase ezaguna

sorginen

langileen

pobre desklasatuen

kontura

 

      gatzarena arriskatu zutenak

      atzo itsasoa estaltzen zuen

      eta gaur zure masailetatik labaintzen den

      gatz guztia negarrez

 

sekula negar egin ez zenuena

mundura ailegatutakoan

zurea ez zela

esan zizutenean

 

miseria giroan erregina

besteren ugaritasunen morroi

familian erretreta alienatu baten alde

ez degradazioaren

zarata ezinduari aurre

 

erretreta atzera egitea da

atzera egitea umiliazioaren aurrean

porrota

nahiz eta frakasorik gabe bizi

nahiago

glorian baino

 

 

                    2

 

fisiologia dosi txiki batekin

zioen batek

izpirituak ez lizuke alde egin izango

orain ordea

balio taxologikorik gabeko

animalia zara zu ere

idealizatzen duen horietakoa

zuhurragoa dela bizitza

baretasun dirudunaren eta

ironia zintzopensantearen hankartean

dabil errondan despistatua

agoniaren parabola

ustekeriaz eta ignorantziaz mozkortua,

gehiago daki zure gorputzak

        zure bertuteek zure paradigmek baino

bere helburu bakarra

orain ehunka milaka urte

plazer partikularra lortzea du

ez moral unibertsala

hau lotsa

hau nahigabea

 

baina emadazue kapitala

eta generikoa bilakatuko dut mundua

oihana eraikiko dut urre koniferez

brontzezko lur emankorrez

eta metanol gardeneko errekez

titaniozko basabideetan barrena kurritzen

kautxuzko zerua eta kola izarrak eusten

 

piztia hori,

marmolezkoa egingo zaitut

isiltasun akriliko eta

soraiotasun ekitatibo batekin

 

 

          3

 

eztanda,

zatoz nirera

zuregatik emango dut bizi osoa

zuregatik salduko dut nire klasea

ertainen klasea

borondatez salbuetsitako

beldurrez okatutako

konformidadeagatik

bakea trapitxeatu baino