Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

IZERDI MALKOAK

 

krudeltasunetik hanka

egin nahi zenuen

ur birziklatuz betetako

izpiritu kaskar horrek

nire lehen gizateriaren

eta oker ondratuenen

lapur

 

espoliazio eta akumulazioaren

malko galduak kurritzeari

utzi nahi zenion

 

malko urdanga eta zuhurretan

kontsolatu nahi zenuen

ziurtasun

          bertute

malkoetan

barrezko senezko

eta biziozkoetan

 

baina ezin duzu ihes egin

izpiritu akastu

izerdi malkoetatik

          mundua hornitu eta

          ukitu soilarekin

                        (Marx)

          krudeltasuna

          gizatar

          gizatarregia

                          (Nietzsche)

          bihurtzen dutenetatik