Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

ZORRORATUAK

 

gorputz zorroratuak

lur eme galduan

 

eskuak prest

zorrotik at

berezko begirada

sexu

eta ahoarekin

desiratuak

 

ez indize klinikorik

ez antropologikorik

 

misogino Adamtarrak,

ez duzue sekula jakingo

nor garen,

Jaun Jakitunak

 

zuen zientziak

signifikatzen

uzten ez gaituelako

 

zuen humanismoak

mingaina

sexua

begirada

erauzi dizkigulako

 

baina badugu oraindik bizia

desioa

armak

(eta humanismo apurrik ez)

zorrotik ateratzeko