Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

KONTRABANDOZKO ATRAKZIOA

 

Larruazal honen egarri

erbesteratzen duzu eskua

ekintasunez ihes egiten badizu ere

begiradak larru gorritan

bozatzen mingaina

nire ahoaren behartsu

      eztia

zure ezpainetatik

      atergabe

      labaintzen.

 

Ahalke tantak

banan-banan haztatu

larru lodiz hozitu

klandestino nirean

ni zure izerdi bihurtu arte

larrua findu.

 

Gurean dena

larruz

kobratzen da

 

ukitu

totemikoa

jokoz kanpoko

ukitua

zure koldartasunari botoitua

                                    jakin

                      ez dakiela

              nola zezendu

zure legeei men egiten ez dien

kontrabandozko atrakzioa.