Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

ITSASALDI

 

esne-malkoekin

harea mugiezinaren

ertz goiena

ohartarazten du

 

ezaxolaz marruskatzen ditu

etendako bizitza horren dikeak

zaindari jabal

azaleratzen ditu eskuak

fresko paleolitikoan zehar

neurri osoan

esploratzeko

gaztaina koloreko ezpain fosilak

            mingaina pausatuz

            une batez

            kantauri erritmoz

etendako profila beheratu

gerora itzuli

besarkatu eta

haitzak

porotsuki

zanpatzeko

bere tul gris

eta bere olatu

gazien brodatuez

eraisten da dotore

herri txiki

eta kosta handi

honetako

ozeanoa

 

kantauri erritmoz

beti dantzan

zink gailurrek

kulunkaturik

duna beltz

eta tanta alargunen

kantari