Tractatus
Tractatus
2014, poesia
128 orrialde
978-84-92468-57-7
azala: Laura Esteve
Jule Goikoetxea
1981, Donostia
 
 

 

EZER EZ DA SOBERAN

 

zure esku artean higatutako

erritmo horrek esnatu nau

laba samurreko korronte leunen

sumendi vesubioar bat biribilduz

iskanbila kartsuzko

ezpain danbatuak

          auhenen metrika oparoarekin

          harmonizatzeko duten

          gaitasuna dela medio

          ezagunak

 

azti zaldunek

su aratzez galdatuz

nire ipurmasailak zure

musura

          laba samurren gordailua

          itsas-lurrin zuztarren

          hezetasun etxekoia

 

ezer ez da soberan

ermami erregarri horien

swingean

hatz rizomatikoen

berariazko balada errotuak

sustraituta nire izterretan

        ongia hutsaltasunean urtzeko duten

        gaitasuna dela medio

        ezagunak

 

ezer ez da soberan

metrika sukoien

ezpain danbatuetan

auhenen iskanbila

kartsuan

 

ezer ez da soberan

fusa bat ere ez

zure eskuek

sutzeko duten eran