Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2019, poesia
 
Baita hondakinak ere
Iņigo Astiz, 2012

Hauxe duzu Iņigo Astizen lehendabiziko liburua: Baita hondakinak ere. “Poemetan gehien errepikatzen den asmoa ideia abstraktuak gorputz konkretuetara eramatea da”, esan digu “ideiek xehetasun bilakatzeko duten era bihurria interesatzen zait”. Piezaka egindako poemak dira, eskultoreak egiten duen moduan: gai bat hartu eta bariazioak egin. Eta emaitza ederra lortu.

bideoak:
Fonoteca de Poesía (2017-11-28)
Sautrela (2014-03-17)
kritikak:
Geure hondakinak, Javier Rojo, El Correo, 2012-05-05
«Liburu osoa iruditu zait azken poeman agertzen zaigunaren prestaketa modukoa, liburu gehiena azken buruko testu horren hitzaurre luzea izango bailitzan».
Bizitza legez, Igor Estankona, Deia, 2012-05-05
«Saltoa eman du poetak, plazaratu ditu bereak indartsu, eta ezin saihestu ahal izan duen arren behartutako esperimentazioa zenbait lore-jokotan, orokorrean naturaltasun itzelarekin harilkatzen ditu aspaldian irakurri ditudan hibrido onenak».
Esperimentu luminikoa, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2012-06-29
«Komentatu behar da, liburuak agertzen duen ezaugarri nagusia: poesia narratzaile baten aurrean gaude, eta horren adierazle nagusia da, liburuaren azken poema, non bertan Astizek Euskal Herriaren inguruko interpretazio bat egiten duen, subjektibotasuna guztiz agerian geratzen dela».
Gorputzaren saioa, eta hitzena, Mikel Asurmendi, Berria, 2012-11-04
«Suerte guztietako aztarnekin esperimentatzen du: museoko audio-gida, telefono-gida edota ETBrekin. Eta bereziki, gorputzarekin esperimentatzen du: eskaileretan argia piztuz behin eta berriz, geroago egon behar lukeen tokiko bere ausentzia imajinatuz».
Apaletik aske, Iker Zaldua, Gara, 2012-11-04
«Aparteko lekua izango du, momentuz, Astizek nire txokoan. Eta liburu hau nire orainaldi izango delakoan nago etorkizunean ere, etorkizun laburrean behintzat bai».
Mundua ahora, Jose Luis Padron, Bilbao, 2013-03-00
«Esperimentatzeko askatasuna baliatu du Iņigo Astizek Baita hondakinak ere poema liburuan. Hori da liburuko serie baten motibazioa, esperimentuena, eta liburuan dagoen bultzada nagusia hasieratik bukaeraraino».
Idazle gazte baten liburua, Iban Zaldua, ibanzaldua.wordpress.com, 2013-11-04
«Baita hondakinak ere poesia literatura dela pentsatzen jarraitzen duen idazle baten lanaren emaitza da: eta hau ez da tontakeria bat, poesia literatura ez dela uste duen goiargitu asko baitago hortik solte».