Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2019, poesia
 

 

ESPERIMENTU
METAFISIKOA LOGELAN

 

Biluztu eta nire burua

besteren fantasietara eman,

ezker eskuaz nire presentzia

nabarmenegia ia ezabatu,

hatz artean hazia sumatu

—likatsu, irristakor—, eta

paper faltan, nire ohea

nitaz gehiago zikin ez dadin,

irenstea erabaki, bare

lo hartu gero eta amestu

erabat mundu izateko

ni baino ez nagoela orain

nire baitatik soberan.