Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2019, poesia
 

 

TEOLOGIA

 

Jadanik izan den eta gerora izango den

bi gertakariren arteko denbora hil hau

agortzen du erabat nire gorputzak;

iraganeko katastrofe batez edo etorkizuneko

zerbait handi batez ari dira denak

—denboraren pertzepzio teologikoak

deitzen ditu Rancierrek bere testuetan—,

eta baliteke zerbait handia gertatzea

baina nekez sinets dezaket zerbait hori

niri gertatuko zaidanik, edo katastrofe hark

nirekin zer ikusirik duenik, neurrian,

ni ere horretaz mintzo naizen arren

—hara, zure betile bat aurkitu dut masailean—.

 

Nire aldarrikatzen ditut hemengo uneok,

babesgabe eta bazterreko; komando baten,

ingeniari nuklear baten eta etxekoandre baten pareko

egiten nauen orainaldi zalantzakor hau:

ez ekintzena, baizik eta oihartzunena.