Baita hondakinak ere
Baita hondakinak ere
2012, poesia
80 orrialde
978-84-92468-36-2
azala: Lander Garro
Iņigo Astiz
1985, Iruņea
 
2019, poesia
 

 

BESTE GOSARI
ETA BESTE GOSEAK

 

Agurrari agurra pilatzen zitzaion

eta ordubete eman genion elkarri

gure urte inozoetako Pamplonan:

eguzkitara utzitako gorpu jada.

Ez genion besterik eskatzen,

kirats zahar eta ezagun hura,

hildakoei darien bake hori.

 

Kaldereriara eraman ninduzun,

Madrilgo abenidetara ohitutako

zure ibilera bihurri eta bizia

alde zaharreko kale estuetara

berriro ere egokitu nahian,

eta Adrianaren logela, hitzik gabe,

ezkerretara hiltzen utziz.

 

Orduan (ez)bezala, biluzik ginen

hitz gutxi batzugatik ez balitz, dardarka

bi jaioberri; hain zen dena oraina.

Lehengoak guztiz ahaztu gabe berriz

ikasi behar izan nituen zure keinuak,

beste gose batzuekin egindako

beste gosari haiek gogoratuz,

 

eta Bennen aipu hura (oker) berrituz:

estatuak maite dituenak

hondakinak ere maite behar ditu.

Ez nizun ezer esan, nahiz

maitatu zintudan isilean,

Pamplona hain zahar

eta hain berri hartan,

zure ahotsari zauritutakoak

eta hildakoak zenbatuz.