Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

GOIZAREN OPARIEI BURUZ

 

Batzuetan bizitza denean ia

behin hura ordezkatu zuen ametsa

loreetan lehortzen ikusten ditut

etorkizuneko loreen haziak.

 

Hauek dira orain dauzkadan egunak

atsedenaren laino geldoak,

maitasunaren haragia jatea,

gosea pasaraztea gorputzari.

 

Iratzarri naiz

beste edertasun baten ondoan,

promesa egin dut:

ez konparatzea hau

beste ezerekin,

paralizatzea bere duda

nire ezpainekin,

ez uztea ia seinalerik

bere azal berrian.