Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 
Alea
Beņat Sarasola, 2009

Lirismorik batere gabeko moldeetan arakatu du Beņat Sarasolak bere bigarren poema liburu honetan. Abangoardia grinaz eta sarritan narrazio airez, jendez mukuru den giro urbanoaren zurrunbiloan sartu ditu atzaparrak, eta handik eta hemendik puskak erauzi, eguneroko bizimoduaren kronika makur bat eginez.

kritikak:
Errealitatea, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2009-04-03
«Bi ezaugarri aipatuko nituzke liburu honetan, beste batzuen gainetik. Batetik, poetak hizkuntza hiritar baten bila dabilela dirudi. Bestetik, errealismoa da aldarrikatzen, maila guztietan».
Isis and Pandora (elemental Mr. Watson), Mikel Asurmendi, Irunero, 2009-05-09
«Kaxa huts bat ekarri zigun Beņat Sarasola poetak orain bi urte. Eta orain kaxa huts hartan Alea ekarri digu. Literatura kaxa irekia dela pentsatu dut. Eta pentsatu dut, Mikel Laboaren ahotsa eta doinua lagun: ?Atxaga, Beņat etorri duk zutaz galdezka?».
Lehengo utopien ostean, Igor Estankona, Argia, 2009-05-17
«Sarasola ez da poeta batere erromantikoa. Alea ez da batere intuitiboa. Alea da, kasik, metahizkuntza. Poeta-kritikariaren hoztasunarekin landua, orainetik idatzia, post-utopikoa eta serioa bezain ironikoa, liburu hau garaiko produktua da duda barik».
Zer eta nola, Ion Olano, Gara, 2009-06-05
«Musikaltasunari dagokionez ere, atalen erritmoa argia da, ez hainbeste poema bakoitzarena. Poema taupadaka doa, irregularki, John Ashbery-ren poemetan bezala, hitzak eta esaldiak ahosabaian goxatu gabe. Baina sakonean, badu bere musika».
Poesia ariketak, Javier Rojo, El Correo, 2009-06-13
«Liburua, beraz, nahasia da, bai poema bakoitza egiteko moduan, baina baita islatzen duen literaturaren ikuspegi orokorrean ere. Poesia ikasteko bidean, ariketa koaderno bat ia».