Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

GORRIZ

 

Pakistan milaka kilometrora geratu da. Zoru lakarrak imajinatzen ditu askotan ohe bazterrean esertzen denean. Bai, gorriz jarriko dute pasteleriako afixa, bere metro linearen omenez.

        — Poliziek ez dute gauza gehiegi ulertu —esan du gaztelera ezin egokiago batean—. No tenemos ya ninguna salida.

        Egarri izanagatik kalera irten da eta berriz nabaritu du giro ozpindu hori, zelatarien begiradak trabeska. Minduta sentitzen da antena parabolikoa mugitu ondorengo minutuetan; bere herrialdera itzultzea, ordea, ezinezkoa da jada. Zintzilik zegoen izara bat erori da laugarren pisutik eta kaja erraldoiak garraiatzen ari diren hiru morroiri bidea oztopatu die. Bere gorputza neke da, ez dauka albiste aldrebes horien kontra egiteko kemenik. Bizitza ez da hain ederra, konprobatu du nekatuta. Gaua noiz eroriko esperoan da jendea, tristeenak dendetan pilatu dira. Pintada berri bat ikusi dute, «Sistema bukle batean sartu da» jartzen duena katalanez.