Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

M)

 

hormak gutxienez hogeita hamar

metro izango ditu aldamio bat

behar da pintatzeko langileak seguru

senti daitezen kaskoak eramaten

dituzte póngase el casco por

su seguridad trabajamos baina

zer nori egiten dio kalte ez al gara

sozietate libre batean bizi galdetu

du mariak ez da galdera erretoriko

bat metaforaren kolonialismoaren

kontra genette zer egin litotearekin

hipalajeak metalepsiak batez ere

metonimia nobela krisian da

eta zu nola sentitzen zara esan

teilatuan sekulako beroa egiten

duela hemen sikiera itzaletan

begira hango hori ryanair

imajina pasajeroak uzkurtuta

ezin kabitu non dago larrialdi

irteera oihuka berriro ere