Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2019, nobela
2007, poesia
 

 

I)

 

joan egin da

ahaztu ditu marrazki bizidunak

hodi eroriak

errotik atereak

beharbada inspektoreak etorri dira alai

zeresanik gabe ezin da jakin

orain

keak estaltzen badu bere zorion apurra

zer egin joan bada

joana bada azkenaurreko gizona

poliziak lagundurik

protestatu dituzte

edo ordulariak geldiarazi aho betez

bai bart bai bihar goizez

joan zen joan egingo da

ezinbestean laga du oro