Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

PAMPHLETS

 

Pamphlet hutsak...

 

Aireak nahasitako amaraunak.

Leitzeko lerro begirik gabeak

ailegatzen ez diren gutun izkiriatu ezinezkoentzat.

Eternitatearen orratzetan ugertutako segundoak.

Egutegi ozpinduetatik eskegitako kontuak.

Behin eta berriro bere baitako liturgian

aireak nahasitako amaraunak.

 

Pamphlet hutsak...

 

Eliz dorreko zikoinen habia abandonatuak.

Argizaritan margotutako eremuak.

Sartalde minberatuen odol lohiguneak

eta heriotzaren otordurako kanpaiak.

Gure bihotzen paretak estutzen dituzten

mugarriz pikatutako ortzimugak.

Isiltasunaren behelainotan erditutako hasperenak

bakardadearen malko irakurgaitzetan iltzatuak.

 

Pamphlet hutsak...