Tatuaia bat ene begietan
Tatuaia bat ene begietan
2008, poesia
88 orrialde
978-84-92468-03-4
azala: Rafal Olbinski
Txili Lauzirika
1975, Lekeitio
 
 

 

TATUAIA

 

tatuaia bat ene begietan

 

gutunetan ageri ez den helbidea

bihotzeko hamazazpigarren tolestura

oroitzapenak izaten zuen ametsa

 

tatuaia bat ene begietan

 

harresiz inguratutako kostaldeak ilargian

arratsaldeko bostetan euria egiten duen infernua

iritsi ez diren profetak eta beren telefono zenbakiak

 

tatuaia bat ene begietan

 

konplizitaterik gabe leitu ezinezko mezuak

bakardadeak xuxurlatutako sekretuak

ostadarrarekin olgetan pasatako momentuak

 

tatuaia bat ene begietan

zure izenez izkiriatua