Libreta horiko poemak
Libreta horiko poemak
2003, poesia
118 orrialde
84-95511-59-2
azala: Garbiņe Ubeda
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2014, poesia
2001, poesia
Libreta horiko poemak
2003, poesia
118 orrialde
84-95511-59-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ireki ezazu liburu hau, irakurle

Bizitza besterik ez ote den

Gaur tronpeta bat oparitu diot

Hiru gauza egiten ditut egunero

Maitasuna

Amodioaz hitz egitea

Hitzek badakite

Gaita jotzen ari nintzen

Bohemioa nire baitan bizi da

Zein alde dago

Bizitza jendez inguratuta

Atsegin dut maitasuna

Jende askoren distira

Egun ederren planeatzaile

Etortzekoak diren egunak

Eta dena jakina zaigunean

Badirudi hori izango dela nire patua

Saltzaile ibiltzen zen herriz herri

Ohean ari naiz idazten

Pertsonak, adin batetik aurrera

Politikatik esaten ez diren gauzak

Larrua jo ondoren

Ai zer plazera

Ustekabean, itsumustuan

Jadanik ezin dut gogoratu

Nola deitu sexuaren ostean

Ligatzea...

Zuk ez duzu merezi izan

Umeen gelak

Zergatik lehen

Badira eurengan argia daramaten pertsonak

Halako batean

Beti bezala sartu zen tabernan

Ni munduan nago

Militantea eskiatzera doa

Ez dut ulertzen

Eta nire poema bat noizbait

Oraina egunero jaiotzen den promesa bat da

Bere bizitza aldatu nahi duenarentzat

Banketxeak ez zaizkit gustatzen

Getariako Gaztetape hondartza

Nik ere sexuan asko pentsatzen dut

Gazteagotan deseoa

Pobre jaiotzea

Musu ematen ikastean

Enamoratuta nengoen eta

Espero dut

Inork estimatzen ez dituen liburu gehiegi

Ezagutu ditut

Nire liburuei

Nire etsaiak maite ditut

Amets bat darabilt

Egun batean begira jarri nintzen

Bizitza gure ulermenari iheska

Oroimenari bertute salbatzaileak

Gure ingurura zintzotasun apur batez

Benetan diotsuet

Ez dut inoiz zakil bat ahoratu

Gure gizartea

Nire inguruan diru asko

Urtaro bakoitzari

Beldurra ematen duen edertasuna

Sinboloen eremura

Txikitatik erakusten digute

Jadanik badakizkigu egia ikaragarri batzuek

Zure ondoan nago, maite

Mundua bakoitzarentzat

Telebistarik gabe

Herrialde aberatsak oso arriskutsuak dira

Orain badakit

Galiziara

Ezin dut eraman

Ez dut inoiz

Nik ere aurkitu nuen

Niregatik balitz

Prest al gaude

Ni naiz gizon bat

Haurtzaroa dut gogoan

Haurtzaroa dut gaur begien aurrean

Tipo ikaragarria zen

Concceta Probanzak oparitu zidan

Erosi: 10,45
Ebook: 3,63

Aurkibidea

Ireki ezazu liburu hau, irakurle

Bizitza besterik ez ote den

Gaur tronpeta bat oparitu diot

Hiru gauza egiten ditut egunero

Maitasuna

Amodioaz hitz egitea

Hitzek badakite

Gaita jotzen ari nintzen

Bohemioa nire baitan bizi da

Zein alde dago

Bizitza jendez inguratuta

Atsegin dut maitasuna

Jende askoren distira

Egun ederren planeatzaile

Etortzekoak diren egunak

Eta dena jakina zaigunean

Badirudi hori izango dela nire patua

Saltzaile ibiltzen zen herriz herri

Ohean ari naiz idazten

Pertsonak, adin batetik aurrera

Politikatik esaten ez diren gauzak

Larrua jo ondoren

Ai zer plazera

Ustekabean, itsumustuan

Jadanik ezin dut gogoratu

Nola deitu sexuaren ostean

Ligatzea...

Zuk ez duzu merezi izan

Umeen gelak

Zergatik lehen

Badira eurengan argia daramaten pertsonak

Halako batean

Beti bezala sartu zen tabernan

Ni munduan nago

Militantea eskiatzera doa

Ez dut ulertzen

Eta nire poema bat noizbait

Oraina egunero jaiotzen den promesa bat da

Bere bizitza aldatu nahi duenarentzat

Banketxeak ez zaizkit gustatzen

Getariako Gaztetape hondartza

Nik ere sexuan asko pentsatzen dut

Gazteagotan deseoa

Pobre jaiotzea

Musu ematen ikastean

Enamoratuta nengoen eta

Espero dut

Inork estimatzen ez dituen liburu gehiegi

Ezagutu ditut

Nire liburuei

Nire etsaiak maite ditut

Amets bat darabilt

Egun batean begira jarri nintzen

Bizitza gure ulermenari iheska

Oroimenari bertute salbatzaileak

Gure ingurura zintzotasun apur batez

Benetan diotsuet

Ez dut inoiz zakil bat ahoratu

Gure gizartea

Nire inguruan diru asko

Urtaro bakoitzari

Beldurra ematen duen edertasuna

Sinboloen eremura

Txikitatik erakusten digute

Jadanik badakizkigu egia ikaragarri batzuek

Zure ondoan nago, maite

Mundua bakoitzarentzat

Telebistarik gabe

Herrialde aberatsak oso arriskutsuak dira

Orain badakit

Galiziara

Ezin dut eraman

Ez dut inoiz

Nik ere aurkitu nuen

Niregatik balitz

Prest al gaude

Ni naiz gizon bat

Haurtzaroa dut gogoan

Haurtzaroa dut gaur begien aurrean

Tipo ikaragarria zen

Concceta Probanzak oparitu zidan

 

 

LIBRETA HORIKO POEMAK

 

Liburu hau aurkezteko orduan duela mende asko idatzi ziren beste liburu batzuk aipatu nahi dizkizuet. Liburuak, inprenta asmatu aurretik, gaur ezagutzen diogun itxura hartu aurretik, beste bizitza bat eduki zuen, abenturaz betetakoa.

        «Abenturak, liburu batek?» galdetuko duzue arrazoiz. Ez edonolakoak, gainera, eta borobilduko dizuet horren arrazoia: lehen, liburuak, bakarrak izaten ziren. Eskuz kopiatu behar eta, zenbait libururen kopiak ugariagoak baziren ere, bazeuden oso ale gutxiko liburuak; beharbada lau kopia bakarrik zeuden Europa osoan, bat Erroman, bestea Granadan, bestea Vienan eta laugarrena... Irlandako monasterioren batean. Ulertuko duzue haietako bat lortu edo kopiatu nahi zuenak zer ibilera egin beharko zituen.

        Irlanda aipatu dugu eta jo dezagun hara. Fraide zelten artean liburua gauza magikotzat zeukaten, eta hari zioten miresmena eta begirunea halakoak ziren non kutxak egiten zituzten liburuok gordetzeko. Kutxa hauek cumlach edo cathach deitzen zituzten, eta triangelu formakoak ziren batzuek, edo lauki-luzezkoak besteak. Zurezkoak edo brontzezkoak, gainetik zilarrez estaliak egon ohi ziren, eta bertako erliebeetan gurutze zeltak, eta bertan ospetsu izan ziren santu, abade edo ebanjelarien irudiak lantzen zituzten. Itsasora erorita ere ez zen hondatzen kutxa hauetan gordetako liburua, ondoko istorioan ikusiko dugunez. Uraren froga hau liburuen mirarizko eta magiazko izatearen oinarritzat erabiltzen zuten fraide zeltek.

        Kutxa horien edertasunean gordetako liburuoi kodizeak deitzen zitzaien. Kutxa haiek zabaltzea liluragarria omen zen: barnean ez eskuizkribuak bakarrik, margo koloretsuak eta miniatura filigranatuak ere aurki zitezkeen, eta esaten dute irakurtzen ez zekitenek ere hunkituta begiratzen zituztela orri distiratsuok. Kutxa haiek irekitzea ate zahar bat irekitzea zen; han ikusten zituzten bat-batean oso aspaldikoak ziren gauza, pertsona eta gertaerak, misterio eta kontakizunak, denboraz kanpo egonik ere irakurle haien denbora presentea aberastera etorri zirenak. Eta fraide zeltak gogoetan murgiltzen ziren. Ni bezala.

        Esandakoak erakusten digu liburuak altxorrak zirela lehen, eta altxor bezala gordetzen zirela. Eta liburuak funtzio asko zeuzkala: jakinduria erakustea, amets eginaraztea, biografiak agertzea, jendea estetikoki mozkortzea... gaur ere ez da batere aldatu funtzio-sorta. Bat gaineratu zaio: dirua sorraraztea. Horri kontra egiteko agian idazten dut poesia. Bestela, gaur ere azal dotore eta deigarriz estaltzen dira liburuak, agian altxor itxura eman nahian.

        Kodizeak badira gaur egun Dublinen, Londresen eta beste hiri askotan. Horietako baten istorioa agindu dizuet, eta hona.

        669. urtean idatzi zuten Lindisfarneko Ebanjeliarioa izenez ezagutzen den kodizea. Ipar Itsasoan dagoen uharte txiki bat da Lindisfarne, eta hango monasterio batera erretiratu zen San Cutberto bakardade bila.

        Ez zuen beste ezer eraman, berari eskainia zen kodize eder hura baino. Hura irakurtzen, hura ikasten eta hura gozatzen ematen zituen egunak. Obispo izendatu zuten, eta hantxe hil zen. Egun batean bikingoak iritsi ziren Lindisfarnera eta monje guztiek ihes egin zuten uhartetik Irlandara bidean. Eurekin zeramatzaten San Cutbertoren hezurrak eta haren kodizea. San Cutberto, ordea, saxoniarra zen, eta ez zuen bere betirako atsedena Irlandan hartu nahi. Ekaitz izugarri bat sorrarazi zuen, eta erdi-hautsitako ontzia ez zen Irlandara iritsi, Durhamera baizik. Han daude, gaur egun, santuaren hezurrak.

        Fraideen saminerako, ekaitzaren erdian kodizea itsasora erori zen. Alabaina, San Cutberto ametsetan agertu zitzaien, marea jaisten zenean kodizea zein lekutan bilatu behar zuten esateko. Honelaxe eskuratu zuten berriro liburu ederra, batere hondatu gabe. Gaur egun Museo Britainiarrean dago.

        Istorio hauek asko gustatzen zitzaizkion zelta jendeari, eta niri ere bai. Liburuen indarra ulertzeko oso zorrotzak diren ikasgaiak gordetzen dituzte. Har dezagun itsasoa; kodizea uretara erori eta ez da izorratzen. Zeren metafora izan liteke itsasoa, denborarena ez bada? Olatuek ez al daukate, euren joan-etorri amaigabean, beti igoal datozen egunen antza, beti ezberdin datozen egun berberen antza? Itsasora erori arren fresko eta eder mantentzen den liburua denbora igaro arren eder eta fresko mantentzen den liburuaz mintzo zaigu, dudarik gabe. Hori da idazle guztien ametsa.

        Har dezagun San Cutbertoren ekaitza, eta gero eskaintzen duen konponbidea. Liburuak antzera funtzionatzen du. Idazleak bizitzan zoritxar asko pasa ondoren idazten ditu bere libururik onenak. Idazle zoriontsuak ez zaizkit interesatzen, onena ere aspergarria suertatzen da. Hau da idazleak gauzatzen duen miraria: berak ezagutu duen nahigabeak bultzatuta idazten du, baina saiatzen da bere orrietan gozamena eskaintzen irakurleari. Ekaitza ere erakusten dio irakurleari, baina forma literarioan mozorrotuta, fikzioan bilduta. Enbatak ez du irakurlea astintzen, baina enbata horren fruitu lasaiagoak dasta ditzake liburua irakurriz. Ni, behintzat, horretan saiatzen naiz, eta horretan saiatu naiz liburu hau idazterakoan.

Cathach izeneko kodizea VI. mendekoa da. Hitz honek gudua esan nahi du, borrokaldia. Dublinen dago gaur egun, zilarrezko kutxa batean gordea. Kodize hau Finnian maisuarena zen, baina San Columban, bere ikasleak, tentazioa izan zuen gau batean, eta ezkerreko hatzek argi egiten ziotelarik, kandelak bailiren, eskuinean luma hartu eta kopiatu egin zuen oso-osorik. Istorioa luzea da. Azkenean, behintzat; gerrara doaz biak kodizea dela-eta. Coll-Drevenyko zelaietan daude bien gudarosteak. San Columbanek mezulari bat igortzen dio Finniani, adieraziz zerutik ezagutu duela borrokaren emaitza, Finnianek galdu egingo duela, eta hobe dutela alferrikako sarraskirik ez egitea. Finnian ona zen, eta dena sinetsita, amore eman zuen, kodizearen kopia San Columbanen eskuetan utzirik.

        Hemen ere baditugu argibide politak liburuen bizitzari buruz. San Columbanen ezkerreko hatzek duten argia zer da, idazleak behar duen etorria, inspirazioa, askotan berak jakin gabe ere bere barnean dagoen jakinduriaren bat-bateko azaleratzea ez bada?

        Kodizea lortzeko borroka ere erraz ekar dezakegu gaur egunera: irakurle sutsuek, liburuak benetan maite dituztenek, libururik gabe bizi ezin dutenek horiek erosteko eta lortzeko daukaten borroka da; gure eguneroko ezinbesteko gastuetatik liburuak erosteko zatitxo bat gordetzearen borroka.

        Liburu bategatik bizitza arriskatzen zuten monje hauen etsenplua jarraituz, nik ere bizitza arriskatzea erabaki dut Libreta horiko poemak idaztean, alegia, neure bizitzaren egiak agertzea, nik izan ditudan esperientziak interpretatzea, gizartea hankaz gora jartzea. Eta monje haiek bezala, liburu hau idazteko orduan ni ere bakardade bila ezkutatu naiz nire uhartera, nire monasteriora, eta egin beharrik gabeko nire denboraren askatasunera, eta egunero itxaron dut mahaian eserita ezkerreko hatzak noiz argi egiten hasiko.

        Eta kodize haiek bezala, eskuz idatzi dut nire ebanjeliario pertsonala, nire bizitza tresnaz, makinaz eta kablez inguraturik ikusteaz aspertuta. Ekologisten artean modan jarri ziren indio haiek argazkiekin bezala, uste baitut ordenagailuak energia xurgatzen didala, bista nekarazi, kontzentrazio ahalmena apurtu, arima usteldu.

        Eta eskuz idatzita entregatu diot editoreari.

        Libreta horiko poemak: hau da nire kodize pertsonala, gaur denboraren itsasora bota dudana.