Norbait dabil sute-eskaileran
Norbait dabil sute-eskaileran
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-42-8
azala: Xabier Gantzarain
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ERREGURIK KONTUAN HARTU EZ ZIOTENA

 

Inoiz izan ez dudan alabak berdin heltzen dio

koilarari eta arkatzari

eta marrazten duenean elikatzen da,

eta bazkaltzen duenean orein berdeak marrazten ditu

oraindik betazpietako hobietatik

lurra atera ez diotenaren pozarekin.

 

Inoiz izan ez dudan alaba gauero etortzen zait ohera,

gabon esan eta muxu ematen dit masailean.

Loak hartzen nauenean inoiz izan ez dudan alaba

bere gelan giltzapetzen da

eta inoiz izan ez dituen panpina guztiak

konbokatzen ditu. Eta konbokatzen ditu

nik orain zenba ditzakedan hegazkinak

eta euriaren begiak, martxoko egun epelak.

 

Esnatzen naizenean

inoiz izan ez dudan alabak alde egin du jada

munduko Gernika guztietan erraustutako eskoletarantz,

sekula oparitu ez nion bizkar-zorroa lepoan hartuta.

 

Eta Boris Vianek kaxoietan

edateko zerbait bilatzen duen bitartean

ni geratzen naiz

behinola sukalde izan zen egoitza honetan

sekula ez existitu izanaren

kontsolamendu hala-moduzkoarekin.