Norbait dabil sute-eskaileran
Norbait dabil sute-eskaileran
2001, poesia
104 orrialde
84-95511-42-8
azala: Xabier Gantzarain
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

ZOO ILOGIKOA 2

 

Begirada bakoa izaki, gauzak gehiegi pentsatzeak

eman zion espirala barraskiloari.

 

Oskolarena edozein espeziek eskertzen duen

garapen naturalaren ondorio da.

 

Beste bat da ordea, barraskiloaren

mendekurik handiena:

lehoiak ez duen zerbait izatea.

 

A, Oihaneko Erregea izanagatik

ez da egundo, lehoi itxurako eskailerarik

asmatu.