Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

JOSE MARIA ARGUEDAS HITZAK HILA

 

Ibaian behera ehiztari dira haren begiak

Fosilen herra iraizten duten atzaparrak

 

Ozeanora zartatzen den bide sakratua

Txarrantxa mehezko hitzak, harrapakinik gabeko

        ahuzkadak

Honela ikasi zuen ontzien hizkuntza

Eta idatzi egin zuen. Ez ibaiari, ibaitik baizen:

Altzairua baino gaitzagoa duzu menditza

Ihesaren hegaztiak leherkariak legezko zauriak

        hatsedaten ditu

Zaldien hezurdurak daramatza ekaitzak

 

Indio izan ezin, zuri izan nahi ez

Hautatu zuen bala bere baitarako mintzo zen