Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

HIZKERA ARAZOAK

 

Zein hizkuntzatara ekar zaitzaket hurbilago nahi bazaitut

Gozotasunik gabeko batean lotu natzaie

        orain arteko bihotzei

Ez dut adierazi gogo dudana esateko gaitasunik ukan

Ez dut adierazi gogo dudana esan nahi izan

Oso herrendu naiz mintzoz

Hautatu izan ditudan berbek ez dute

        kreole ilun bat baino erakutsi

Mintzo gaitzeko polizoi izan naiz inoizko itsasotan

Eta nik badakit badena beste mintzaera bat

Argiagoa hagitzez, gardentasunaren erreketan

        ulerterraztua

Baina mihia lodi dut, hamaika tristuraren basatzetan

        baldartua

Nireak ez diren gerretan gatibu

 

Mornarik ilunenean babestua bilatu zaitut

Hizkuntza zilar batean maita behar zintuzket

Baina nire berbek ez dute dorpe hau baino ikasi

 

Eta nik badakit beste mintzaera bat badena