Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

BIDASOAKO NERBIOIAK

 

Uraren azalean haurrek zopak egiten dituzte harriekin

Kalatxoriak belari bihurtu dira

Norbaitek bidea egin du fabrika abandonatuan

 

Uraren azalean bapore alemanek babesten dituzte

        ezezagunen urratsak

Oihu egin beharko nuke ausaz

Baina nire eskuak lokarri dira

 

Uraren azalean norbaitek su eman dio autobus bati

Telefonoak ez dira isiltzen adiskideen etxeetan

Urruneko gerra bateko irudiak ikusten dituzte telebistan

Norbaitek negar egiten du. Badakit zergatik den:

Hildako guztiok dugu elkarren antza ilunabarretan

        uraren azalean

 

Uraren azalean esku ezagunek zuloak egiten dituzte uretan

        zerbaiten bila ari balira bezala

Denbora alde dutela diote

Garabietan ez da langilerik. Sasiak beltz hazi dira aurten

 

Uraren azalean jendeak ihes egiten dio espaloian keinuka

        hitz egitera hurreratzen zaion lagunari

Nik harriei heltzen diet, baina gauaren pisua dute

Uraren azalean susmoek harriek beste pisatzen dute

 

Uraren azalean bainerak estali egiten dira gauez umeak jaus ez daitezen

Urak ez ditu aurpegiak jaten. Hildakook ez dakigu igeri

 

Ibai hondoan itsatsiriko hildakoekin mintzo naiz

Berbak uger ez dakizkidan uraren hondalean

Uraren hondalean nire malurak ez du hizkuntzarik

Baina zail da jakiten