Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de StaŽl
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Aitorpen

 

Lerrootako txarrantxatik ate arratsalde hau ulerkaitza da

Ez gauden etxe bat bezalakoa

Zailagoa behar du ezer ez duenarentzat bestek ukatutakoarekin bizitzea

Errudun naizelako zoriontsu naizelako maitasunaren helburu ezin du meniak izan

 

Bihotza paraje haize-ezkutua dut

Ibaiaren alde banatan dira duintasunaren koordenadak

Lugon Le Muret-en

Akorduak uztak erreko ditu

Gurean bizitzea arrain buruz betetako oheetan etzatea da

Kakoan eraitsitako etxe bateko giltzak dituzula jakitea

Eta inor datorrenean hustu egiten dugu herria orube abandonatu bat bezala

Gauez garai bateko hormak eta leihoak asmatu beharrean gara

Inoiz eskilara-buruan hilik agertuko den gizona irudikatzen

Dei sor batek atzerrian hiltzera ekarria

Eta errudun sentitzen naiz egunero

Baina ez orduero minutuero uneoro

Eta neure bizitza kontatzen ari naiz