Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de StaŽl
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Lur arola

 

Isilak ez nau azpian harrapatuko

Maiz ezkutuan sartu beharko dut etxean

Auzoek ezagutu egingo naute nahi ez dudala

Zure bihotza betetzeko ez dut neurririk ematen

 

Irria dateke lanik bakartiena

Gure ninietan itsasoa gordeta balitz bezala begiratzen diogu elkarri

Lurra orain beltzagoa da

Zoriontsua naiz minbizi baten hegoaldean sortu nintzelako

Minak dakien doitasunez erreko ditut gogoan utzi zenizkidan

Autobus azulak

 

Bizitza nola doan ikus daiteke

Edozein laban-ahoko zinemaskopean

Otoi eskatzen dugu biharko eguna zabaldu dezan

Bata bestearen arnasari eutsiz

Oinetakoak egin zenitzake nire arnasarekin edo iltze baten

Zorroztasuna

Goizeko argitasuna gordeko dut nik zure arnasaren kaiolan

Eta etorri beharko dugu berriz kamino urrunei buruz negar egiteko

Eta elkarren premiari iritziko diogu askatasuna