Bala zeru urdina
Bala zeru urdina
1993, poesia
66 orrialde
84-86766-45-1
azala: Kent Williams
Xabier Aldai
1975, Azpeitia
 
2000, narrazioak
 

 

Burkoaren amets errotuan

antsia guztiak

artea dut erahiltzen

mendi biluziaren oihartzunak

hilurraneko zaharraren eldarnioak

ironiaren laberintoan kamuflatuta

arteak antsia guztiak akabatu ditu

usain gozoz

ene antsia guztiak burkoek hil dituzte

amaierarik gabeko loan ito naizeno

artea ametsak dira

burkoak lumaz asasinaturik tintaz hustutzen

antsiek udaberria margotzen dute

egi hutsean ezkutaturik