Mila urte igaro eta, ura bere bidean
Mila urte igaro eta, ura bere bidean
1993, poesia
68 orrialde
84-86766-44-3
azala: James McMullan
Andolin Eguzkitza
1953, Santurtzi
2004, Bilbo
 
2004, poesia
 

 

A MIDSUMMER'S NIGHT DREAM

 

Ch. Terán-i

 

Bago desiratuak bezala

ene ametsen baso beltzean,

hala irudikatu haut

egun

maitea,

sendo, zirats, azal leun,

bihotz eztia.

Baina ilargia ezkutatu delarik

eldarnio bihurturiko

ametseder baizik

ez haiz izan,

hasuin bilakatu krabelina,

desplazer izandako irrits-gura,

udaren erdiko iluntze

batetan

egindako ametsa.