Poza eta gero
Poza eta gero
1990, poesia
64 orrialde
84-86766-23-0
azala: Xabier Baztarrika
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1987, poesia
 

 

Oasietan urei giza irudia ezarriko diet

abegitsu

desertuko harea aleak laztantzen

 

mendietan paperezko hodeiak eta bi lagun

eramango ditut

gura dutenean elkar daitezen eta ortzean galdu

 

txanponetan kresala margotuz

urduri egongo naiz marea igo zain

arima ugari itsasoz blai

 

neure eskuekin

erantsiko diot ekiari adatsa

bizien artean banatuz ezpata suzkoak

jainkoaren aurka

 

ezpainetan negua hankaz gora

haurrei kontatzeko orbela ta elurrak

nondik nora egin zuten txango

txikiak zirela

 

pozik nago

haizea harro dabil loreetan

gauak inausteko etxola