Poza eta gero
Poza eta gero
1990, poesia
64 orrialde
84-86766-23-0
azala: Xabier Baztarrika
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1987, poesia
 

 

Hona hemen

honako itsaso lasaia

supazter solasaldiekin hezia

ardoa ta mentura anitzen

kutxatxo azula

arroketan eta izarrei begira

mantso negar dagiena

 

horra hor

horrako itsaso zakarra

gurea

marinelentzat

ahaztura soroak gorde dituena

itzuri ezina

orroe lazgarrienekin

hondartzan

mina deserrotua uzteko

amets dagiena